Pasar al contenido principal
DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

BATXI

Apirilaren 25ean, Arrasatek euskarazko sormen jaialdi berezi bat hartuko du: Piztu Plaza. Ikastolen Elkartea-k bultzatuta, Batxilergoko eta Lizeoko ikasleak izango dira protagonista nagusiak, eta egun osoko egitarauak herriko plazak eta gune kulturalak gazte sortzaileen eszenatoki bihurtuko ditu.

Orokorra

Bidelagun ekimenari esker ezagutu dute elkar. Korrikak Euskal Herria batzen duen moduan, Bidelagun egitasmoak Ikastolako gurasoak biltzen ditu euskararen bueltan.

Agenda

Bidelagun jaia
Sarrera Nagusian

17:15
Aranzadi Ikastolako I. Bidelagun jaia ospatuko dugu, proiektuaren helburuekin aurrera egiteko. Aukera bikaina izango da gure artean bizi ditugun kultura desberdinak ezagutzeko. 


Ipuin-kontaketak –hainbat hizkuntzatan–, janari-elkartrukeak eta jolas kooperatiboak izango ditugu elkar hobeto ezagutu eta komunitatea sendotzeko. Zure zain izango gara!

Bergarako II. Orientazio Proba antolatzeko bilera
Aranzadi Ikastolako 2. pisuko espazio irekian

18:00
Bergarako II. Orientazio Proba prestatzeko garaia iritsi da, eta antolakuntza lanetan parte hartu nahi duten guraso, irakasle zein ikasle guztiak bilerara gonbidatu nahi ditugu.


Urriaren 17an izango da 2026ko edizioa; hori dela eta, denon laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoak izango dira. Zatozte kirolaren bueltan euskara sustatzera!

Ibilaldia
Bilbo

10:00
2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, Bilbon ospatuko da maiatzaren 31n, Hiri Kiribili bil! lelopean.


Aurtengoa 48. edizioa izango da, eta Kirikiño Ikastola izango da antolatzailea. Info + ibilaldia.eus

 

Araba Euskaraz
Amurrio

9:00
Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen proiektuak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea ere.


Aurten Amurrioko Arasketa Ikastolak antolatuko du. Info+. arabaeuskaraz.eus Goazen euskaltzale denok Amurriora!