Skip to main content
Orokorra | DBH

Eguraldi-iragarpen ezegonkorrari aurre eginez, milaka euskaltzale batu da Elgoibarren, Gipuzkoako Ikastolen festan. Tartean, Erronkan parte hartu duten DBH 4ko ikasleak.

Orokorra

Aranzadi Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren ardatz nagusietako bat da elkartasuna. Hori dela-eta, Israel Palestinaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren inguruko pedagogia-lanketa egin dugu aste honetan etapa guztietan, adin bakoitzera egokitutako ikuspegia landuz.

LH

Aranzadi Ikastolak, herriko beste ikastetxe, kirol-elkarte eta Bergarako Udalarekin batera, Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu du, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.

Agenda

Erreka-garbiketa auzolanean
Elkargunea: Labegaraieta

9:30-13:00
Debagoieneko Erreka Garbiketa plataformak antolatuta, Deba ibaia auzolanean garbituko da urtero legez. Eskualde mailako ekintza izango da, hau da, Debagoieneko herri guztietan egingo da.


Ikastolak konpromiso irmoa dauka iraunkortasunarekin eta herrigintzarekin, eta oso garrantzitsutzat jotzen du garbiketan parte hartzea. Gogoratu aurrez izena eman behar dela!

Nafarroa Oinez
Atarrabia

Iruñerrira egingo du jauzi Nafarroa Oinez jaiak, Atarrabian ospatuko baita 2025eko edizioa. Paz de Ziganda Ikastola buru-belarri ari da antolaketa-lanean.

Hamabost ikastolak osatzen dute Nafarroako Ikastolen sarea, eta helburua da euskaltzale guztiak Atarrabian batuz Nafarroa Garaia euskalduntzeko pausoak ematea.

Manifestazio nazionala: 'Gure haurrak ere badira!'
Bilboko Bihotza Sakratutik abiatuta

17:30
Israel Palestinaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren aurrean, 'Gure haurrak ere badira' plataformak mobilizatzera deitu ditu euskal herritar guztiak.


Bilboko kaleak giza ezkubideen aldeko eta sionismoaren aurkako aldarriz beteko dira, eta Aranzadi Ikastolako kideok ere bertan izango gara.

Auzolana
Aranzadi Ikastola

9:00 - 13:00
Ikastolako instalazioak eta kanpo-espazioak auzolanean atontzen ditugu ikasturtean hiru aldiz: iraila hasieran profesional-taldeak egiten du auzolana, eta ikasturtean zehar Guraso

Kontseiluak adosten ditu beste bi hitzordu, HH 4, LH 1, DBH 1 eta Batxi 1eko gurasoek parte har dezaten. Zeregina maila horietako gurasoei esleitu arren, komunitateko kide oro izango da ongi-etorria, horixe baita Ikastolaren filosofia!