Skip to main content

Berba-jokoa, pintxo-potea euskaraz astintzeko!

Ate-joka dugu Euskaraldia, eta Ikastolako kideok motorrak berotzen hasiak gara. Bai Ikastolan eta baita kalean ere, bergararrak euskaraz aritzeko xaxatze-lana egiten dihardugu.

Maiatzaren 15ean hasiko den Euskaraldirako sustapen-lana egiteko eta Bergarako herrigunean euskararen presentzia areagotzeko, berba-jokoa izeneko kale-ekintza antolatu dugu. Herriko beste eragile batzuekin batera elkarreragina sortu nahi izan dugu, Ikastola ez ezik, kalea astintzeko.

Baina hau hasiera besterik ez da! Gogorarazi nahi dizuegu Bergarako Euskaraldiko hasiera ekitaldia maiatzaren 15ean izango dela, 19:00etan, San Martin Agirre plazan. Hauxe izango da egitaraua: 

  • Erraldoiak
  • Ahobizi eta Belarripresten jaitsiera
  • Txapa-janzte bateratua
  • Euskaraldiko abestia eta koreorafia
  • Gorka Zabaletaren kontzertua

Elkar mugituz egingo dugu! 

Berba-jokoko argazkiak

Euskaraldia 2025 | Aranzadi
Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.