Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

731 eta 732 izan dira zenbaki sarituak DBH 1eko ikasleen zozketan

Boletoen jabeek uztailaren 11 baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

DBHko 1. mailako ikasleak ekintzak antolatzen ari dira 2. mailan egingo duten eski-bidaia finantzatzeko. Ostiral arratsaldeetan, esaterako, bizkotxoak eta kafea saltzen dituzte Ikastolako haurren irteera-orduan. Iniziatibarik ez zaie falta! Hala, Pentekoste jaietan errifak saltzen aritu dira, eta Ikastolako jaian eman dituzte jakitera zenbaki sarituak.

Mila esker ekarpena egin duzuen guztioi!

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza…