Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Elkartrukea egin dugu Lapuebla eta Bastidako ikastolekin

Euskal Herrian bizi ditugun hizkuntza-errealitateak eta lurraldeak ezagutzeko asmoz, DBHko 1. mailako ikasleek harremana eraiki dute Arabar Errioxako gazteekin. Aurrez gutun bidez elkar ezagutu eta gero, besoak zabalik jaso dituzte Assa Ikastolan, elkarrekin bi egun eder pasatzeko.

 

Euskarak ez du errealitate bera bizi Bergaran eta Arabako Errioxan, baina hizkuntzarekiko konpromisoa bera da Euskal Herriko 115 ikastoletan. Ikasturtean zehar Euskal Herriaren inguruko lanketa egiten jardun dute DBHko 1. mailako ikasleek; lurraldeak, administrazio-mugak, euskarak dituen errealitateak eta jartzen zaizkion trabak... Gure identitatea eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izan da landu dutena.

Ikasturte amaieran egindakoa borobiltzeko aukera izan dute: gutun bidez harremanetan jarri dira Lapueblako Assa eta Bastida ikastolekin. Ezaugarri asko dituzte desberdin, baina beste asko pareko. Komunikazio horrek elkar ezagutzeko gogoa piztu du gazteengan, eta nahi hori errealitate bihurtzeko aukera izan dute!

Lapueblan pasa dituzte bi egun zoragarri, gutun bidez ezagututako kideak aurrez aurre ezagutzen. Esperientzia ederra izan dela diote!

 

Ikusi argazki-bilduma

 

Orokorra

Bidelagun ekimenari esker ezagutu dute elkar. Korrikak Euskal Herria batzen duen moduan, Bidelagun egitasmoak Ikastolako gurasoak biltzen ditu euskararen bueltan.

BATXI

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.