Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
Orokorra | DBH

Aranzadiko erronkariak salto-saltoka aritu dira Elgoibarren ospatu den Kilometroak jaian

Eguraldi-iragarpen ezegonkorrari aurre eginez, milaka euskaltzale batu da Elgoibarren, Gipuzkoako Ikastolen festan. Tartean, Erronkan parte hartu duten DBH 4ko ikasleak.

Kilometroak 2025 Elgoibar

Urte osoko antolaketa-lanaren eta saretzearen ostean, Elgoibarrek milaka lagun hartu ditu Gipuzkoako Ikastolei bultzada emateko. Ikastolek hasierako ekitaldian adierazi legez, hezkuntzako hirugarren sarea osatzen dugu, eta izaera hori lehen lerrora ekarri nahi dugu: "Ez gara ez administrazioaren menpeko ikastetxeak, ezta itunpekoak ere. Herritarren autoeraketan oinarritutako proiektu kooperatiboak gara, eta izaera horri eutsiko diogu".

Eguraldia ezegonkor egon bada ere, milaka euskaltzalek hartu dituzte kalean, eta jai-giroa nagusitu da goizean goizetik: ikuskizunak, bazkariak, txarangak, kontzertuak, azokak, jan-edana... ez da ezer falta izan! Eta tartean, nola ez, Gipuzkoako Ikastola guztietako DBH 4ko ikasleek osatzen duten Erronka. Hain zuzen ere, 23 Ikastolatako 350 gazte aritu dira proban parte hartzen: dantza, kirol-ekintzak, kultura-jarduerak... eta baita elkarrekin bazkaltzeko paella eder bat prestatu ere. Saria Udarregi Ikastolako ikasleek erdietsi badute ere, parte hartzea bera ederra izan da!

Irudia
Kilometroak 2025 Elgoibar
Irudia
Kilometroak 2025 Elgoibar

Hurrengo urteko festa antolatzeko testua Lazkaoko San Benito Ikastolak hartu du. Dagoeneko hasiak dira antolaketa-lanetan, eta ikasturte zirraragarria dute aurretik. Aranzadiko kideok ere aurki hasi beharko dugu mugitzeko, Lazkaon geuk jasoko baitugu testigua 2027ko Kilometroak jaia Bergaran ospatzeko!

Orokorra

Bidelagun ekimenari esker ezagutu dute elkar. Korrikak Euskal Herria batzen duen moduan, Bidelagun egitasmoak Ikastolako gurasoak biltzen ditu euskararen bueltan.

BATXI

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.