Skip to main content

Bagoiaz prozesuaren baitan, Anoetako Herri Ikastola bisitatu dugu

Bigarren ikasturtez ari gara Ikastolen Elkarteko pedagogia-aholkularitza jasotzen, eta bide honetan, hainbat ikaskuntza-eredu bisitatzeko aukera izan dugu. Anoeta baino lehen, Orioko Herri Ikastolan eta Oñatiko Txantxiku Ikastolan ere izan gara.

Bagoiaz_Anoeta_2026_10_14

Pasa den ikasturtean eraldaketa-prozesu sakonean murgildu zen Aranzadi Ikastola. Pedagogiari zentralitatea eman eta Ikastolen Elkarteko aholkularitzaren laguntzaz, Bagoiaz izeneko eraldaketa-prozesu bati ekin genion. Hasieratik izan dugu argi kontu bat: uneotan hezkuntza formalak ez diola erantzuten gure herriko haur eta gazteen beharrei, eta ezta herri gisa ditugun aukera eta mehatxu guztiei ere. Errealitate horri buelta eman nahian, honako galderak mahai gaineratu ditugu: zein da Ikastolan hezi nahi dugun pertsona-eredua? Zer nolako pertsonak behar ditu gure herriak?

Galdera horiei erantzuteak bere horretan dakar paradigma aldaketa oso bat. Izan ere, Ikastolak hezkuntza esparruan duen egitekoa bizitza osorako balio-sistema baten gainean eraikitzea eskatzen du. Eta, horretarako, ezinbesteko motorra komunitatea da: gurasoak, profesionalak eta ikasleak, elkarlanean.

Aurtengo ikasturtean prozesuak bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, komunitate osoarekin batera eraldaketaren kontakizuna eztabaidatu, eraiki eta idaztea, bi galdera ardatz hartuta: zergatik behar dugu eraldaketa? Zertarako behar dugu eraldaketa? Bestetik, profesionalak (hezitzaile eta irakasleak) pedagogia egiteko moduei begira jartzea, alegia, irakasle-rolari, metodologiari...

Hari horri tiraka, eraldaketa gorpuzten ari diren hainbat Ikastola bisitatu ditugu, eta azkena aste honetan ezagutu dugu: Anoetako Herri Ikastola. Lekeitiko Azkue Ikastolako kideekin batera, Aranzadiko hezkuntza taldeko kideak eta DBHko irakasle batzuk izan gara bertan, beraien prozesuaren inguruan informatu eta uneotan ikasleekin praktikatzen dituzten esperientziak ezagutzeko. Pedagogia-bisita oso aberasgarria izan da, beste ikastola batzuen egiteko moduak ezagutu eta elkarrekin erronka berriei nola aurre egin hausnartzen aritu baikara.

Irudia
Bagoiaz_Anoeta_2026_10_14
Irudia
Bagoiaz_Anoeta_2026_10_14
Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…