Skip to main content

Baiona: herria, euskara eta kultura eskutik helduta

Urtero legez, lehen hiruhilekoko azterketak bukatu bezain laster, irteera egin dugu batxilergoko ikasleekin. Lurraldetasunari keinu eginaz, Lapurdiko hiriburua bisitatu dugu eta, besteak beste, euskaraz idatzitako lehen liburua (Linguae Vasconum Primitiae) bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu.

Argazkia2025_11_12_Batxi1-2_Baiona_ (6).jpg

Askorentzat ezezaguna den hiriko karriketan ibiltzeko aukeraz gain, euskal kulturarentzat garrantzitsuak diren elementu bat baino gehiagotara gerturatu gara. Alde batetik, arkitektura gotikoaren adibide esanguratsua den Baionako Katedrala bisitatu dugu. Bertan, artearen historiarekin lotutako hainbat argibide jaso ditugu, baita Frantziako Iraultza bezalako gertakari garrantzitsu batek gurean eraikitako monumentu erlijioso batean izandako eragina ere.

Bestetik, Baionako Euskal Museoan egon gara. Asko dira eraikinak gordetzen dituen altxorrak. Garai bateko janzkerak, hainbat altzari, frankismo garaian Iparraldean ospatutako jaialdi eta bestelako aldarrikapenen afixak edota joan den mende hasierako maskaraden irudiak.

Hala ere, euskaraz idatzitako lehen liburua ikustea izan da bereziena. Bernart Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae, hain zuzen ere. Normalean Parisen aurkitzen da gure hizkuntzan argitaratutako lehen liburu honen jatorrizko ale bakarra. Poema bilduma honek gure literaturan daukan garrantziaz hitz egiteko aukera eman digu, eta baita euskarak historian zehar izandako hedapena eta bilakaera politiko zein sozialaz aritzeko aitzakia ere.

Bazkal ostean, gaur egun Baionak daukan beste balio kultural batek hartu du protagonismoa. Urterik urte bertan ospatzen den street-art jaialdiko hainbat artelan identifikatu dituzte ikasleek. Azkarrenek bertako txokolatea jaso dute opari! 

Euskal Herriko txoko eder bat ezagututa itzuli gara etxera! 

Hemen dituzue ikusgai eguneko argazki batzuk:

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.