Aldaketaren helburua familiei zerbitzu errazagoa, egonkorragoa eta erabilgarriagoa eskaintzea da. Inikaren bidez, besteak beste, mezuak, zerbitzu eta eskolaz kanpoko jardueretako izen-emateak, baimenak eta hutsegiteak kudeatu ahal izango dira.
Nola hasi Inika erabiltzen?
Irailaren 1ean, familia bakoitzak Inikako erabiltzailea jasoko du Alexian erregistratuta duen helbide elektronikoan. Defektuz, familia bakoitzak erabiltzaile bakarra izango du. Aplikazioa instalatzeko eta erabiltzailea aktibatzeko, gida hauek kontsulta ditzakezue:
Familia batek bi erabiltzaile behar baditu, eskaera inprimaki honen bidez egin dezake.
Tutoreen lehen mezua irailaren 2an
Irailaren 2an, ikasturte hasierako tutoreen lehen mezua Inikaren bidez bidaliko da. Horregatik, familiei gomendatzen diegu ordurako aplikazioa instalatuta eta erabiltzailea aktibatuta izatea.
Laguntza behar duten familiek Ikastolako ohiko harrera-ordutegian izango dute arreta presentziala eta telefonikoa. Horrez gain, arreta berezia eskainiko da egun eta ordutegi hauetan:
- Irailaren 1ean, 17:00etatik 18:30era.
- Irailaren 2an, 17:00etatik 18:30era.
- Irailaren 7an, 17:00etatik 18:30era.
Inikako mezua jasotzen ez bada, lehenik Spam, Mezu baztergarriak edo Promozioak karpetak begiratzea gomendatzen dugu.
Gogoratu, halaber, hasieran familia bakoitzeko pertsona bakarrari bidaliko zaiola erabiltzailea. Arazoak jarraitzen badu, Ikastolako harreran lagunduko dizuegu.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik. Ziur gaude guztion artean aldaketa modu erraz eta eraginkorrean egingo dugula, eta Inikak komunitateko kideon arteko komunikazioa eta eguneroko kudeaketa hobetzen lagunduko digula.
Aranzadi Ikastola