Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Arberoa Ikastolaren aldeko elkartasun kamiseta eta jertseak jaso ditugu

2024ko urrian Donamartiriko Ikastola erre egin zen sute baten ondorioz. Eraikin berria egin ahal izateko, bertako gurasoek elkartasun-kanpaina abiatu dute, eta Aranzadiko kideok bat egin dugu Baxe Nafarroko euskaltzaleekin.

Arberoa Ikastola elkartasuna

Arberoa ibarreko 60 haur jasotzen ditu Seaskako ikastola honek, hain zuzen ere, Donamartiri, Donoztiri, Izturitze eta Aiherrakoak. Baxe Nafarroako eskualde hori euskalduntzeko proiektu estrategikoa da, eta bertako guraso euskaltzaleek sekulako lana egiten dute proiektuak biziraun dezan. Gaur gaurkoz, zonaldean euskararen transmisioari eusteko ezinbesteko tresna da.

2024ko urriaren 28an Ikastolaren parte zen eraikin prefabrikatu bat erre zen sute baten ondorioz, hain zuzen ere, 3-6 urte bitarteko haurren ikasgelak eta irakasle-gela jasotzen zituen eraikina. Kalte materialak izugarriak izan ziren, eta egoerari buelta emateko kanpaina abiarazi dute bertako kideek.

Aranzadiko komunitateko kideok bat egin dugu dinamika horrekin, eta kamiseta eta jertse ugari eskatu dugu ikastolon mezua lau haizetara zabaltzeko: Bazinaki zoin polita den zu euskaraz entzutea.

Mila esker ekarpena egin duzuen kide guztioi! Gora Baxe Nafarroa euskalduna!

 

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza…