Lehen Hezkuntza

Ikaslea trebatzen dugu bere gaitasunak garatu ditzan, dakien hori egin edota erabili dezan. Izan ere, gure helburua da gure ikasleak ikasteko grina eta jakin-mina izatea bizitza osoan zehar, ikasteari ez uztea, ikasten jarraitzea. Helburu hori erdiesteko, ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik. Horregatik, ez dugu nahi jakintza ikaslearen barruan geldirik geratzea; nahi duguna da ikasleak jakintza hori bizitzako egoera errealei aurre egiteko erabiltzea.

Haur Hezkuntzari jarraipena emanez, proiektuen bidez lan egiten jarraitzen dugu: taldeetan antolatuta, bizitza errealean izan genezaken erronka bat aurkezten diegu ikasleei, eta beraien kabuz topatu behar izaten dute erantzuna. Horrela, adimen anitzak (linguistikoa, musikala, matematikoa, espaziala/bisuala, naturalista, intra/inter pertsonala, gorputz adierazpena) lantzen dituzte, eta bizitzan eta egunerokoan behar dituzten konpetentzietan (gaitasunetan) trebatzen dira.

Lehen Hezkuntzan indartu egiten dira irakurketa eta idazketa, hizkuntzak, Matematika… Baina 0-6 etapan haurraren garapen emozionala lantzeko hasitako bideari eusten diogu. Ikasleak ikasten du pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta ekiten nahiz egiten. Horretarako, ezinbestekoa da kontuan hartzea bere alderdi fisiko, kognitibo, soziala eta afektiboa.