Zaintza

Zaintza zerbitzua eskola orduz kanpo eskaintzen dugu, 07:00etatik 19:00etara. 2 urtetik gorako ikasleek erabil dezakete, eta martxan izaten da eskola egutegitik kanpo ere: Gabonetan, Aste Santuko pazkoa astean eta uztailean, besteak beste. Egun horietan, programazio ludiko berezia izaten dugu: jolasak, irtenaldiak, etab.

Ikasturte osoan zehar zein egun solteetan erabil daiteke, nahieran. Zerbitzua modu ez-iraunkorrean erabili nahi duenak 24 ordu lehenago jakinarazi behar du ikastolako idazkaritzan.