Albisteak

Ezagutu dezagun astronauta estatubatuarra!

Espedizio guztiek izaten dituzte gidariak. Gureak batxilergoko Maider Jorge eta Oier Elortza ikasleak izan dira; beraiek egin dute konexioa Aranzadi Ikastolaren eta ISSko astronautaren artean.

Amerikarren hamaika misio behar izan zituzten Ilargira heltzeko. Guk bi beharko ditugu: martxan da 'Katxiporreta II'!

Hogei ikaslek izan dute Nick Hague astronauta elkarrizketatzeko ohorea.

Eguraldia lagun badugu, apirilaren 6an, larunbata, helioz betetako globo handi bat bidaliko dugu estratosferara, Lurretik 30 kilometro ingurura.

2.000 CD inguru lotuko ditugu sare baten bidez, eta ikastolako fatxada nagusian eskegiko dugu espazio-ontzia.

Aurreikusten dugu gure kontaktua maiatza-ekaina aldera izango dela. Ekaina baino lehen bada, sei astronauta hauetako batekin hitz egingo dugu.

DBH eta Batxilergoko hainbat ikasle irrati-komunikazioaren oinarriak ulertu eta antenak egin eta erabiltzen ikasten ari gara.

Espedizio guztiek izan ohi dute bereizgarri bat; gure kasuan, logotipo bat sortu dugu, gure espedizioa ordezkatzen duen irudia.