Nor elkarrizketatuko ote dugu?
Aurreikusten dugu gure kontaktua maiatza-ekaina aldera izango dela. Ekaina baino lehen bada, sei astronauta hauetako batekin hitz egingo dugu.
Nazioarteko Espazio Estazioko tripulazioa bost edo sei astronautek osatu ohi dute, baina guztiak ez dira espedizio berekoak izaten. Sei hilabetez egoten dira espazioan, baina txandaka: hiru hilabetero jaisten da Lurrera espedizio bat, eta hurrengoa igo. Goian daudenek funtzionamendua eta jakintza transmititzen diete iritsi berriei, eta horrela etengabe.
Aurreikusten dugu Aranzadi Ikastolako ikasleok 2019ko maiatza-ekaina aldera kontaktatuko dugula astronautekin, beraz, honakoen artean egon daiteke gure elkarrizketatua:
58 espedizioa (2018ko abendutik 2019ko ekainera):
- Anne McClain (AEB)
- Oleg Kononenko (Errusia)
- David Saint-Jacques (Kanada)
59 espedizioa (2019ko martxotik 2019ko irailera):
- Christina Koch (AEB)
- Aleksei Ovtxinin (Errusia)
- Nick Hague (AEB)