'Katxiporreta I' misioak ihes egin digu eskuetatik

Amerikarren hamaika misio behar izan zituzten Ilargira heltzeko. Guk bi beharko ditugu: martxan da 'Katxiporreta II'!

Azken asteetan indar eta ilusio ikaragarri jarri dugu 'Katxiporreta I' misioa egikaritzeko. Lan asko egin dugu, eta zoragarria izan da emaitza: Ikastolako patioa jendez lepo, zertarako eta zientzia erakustaldi bat ikusteko! 

Igandean gertatu zena edonori gerta dakioke. Misioa ez zen sinplea, detaile tekniko asko hartu behar izan genuen kontuan, eta, tamalez, horietako batek ihes egin zigun azken unean.

Hainbat irakaspen utzi dizkigu 'Katxiporreta I' misioak: lehena, zientzia uste baino konplexuagoa dela. Bigarrena, tentsio momentuetan ezin garela gehiegi erlaxatu. Eta, azkena, beti izan behar dugula presente porroterako aukera.

Baina hau ez da porrot bat; asko ikasi dugu, eta dagoeneko martxan jarri dugu bigarren misioa! Amerikarrek 11 misio behar izan zituzten Ilargira iristeko; guk bi beharko ditugu! Bigarrena ikusgarriagoa eta jendetsuagoa izango da, ez izan zalantzarik! Laster jarriko dugu data berri bat: ADI SEINALEARI!

  

  

 

Argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.

Goienak egindako bideo ikusteko, klikatu hemen.

 

 

--