Nor da Nick Hague?
Maiatzaren 17an elkarrizketatu genuen astronauta Nick Hague da. 1975eko irailaren 24an jaio zen Kansasen, Ameriketako Estatu Batuetan. Aeronautika Ingeniaritza ikasi zuen, eta ibilbide oparoa egin zuen Estatu Batuetako Aireko Armadan, hegaldi probako ingeniari eta koronel gisa. 2006an astronautikarekiko jakinmina piztu zitzaion, eta ikasketa horietan murgildu zen. NASAren 2013ko edizioan sartu zen, eta bi urtez aritu zen astronauta izateko prestatzen.
2018ko urriaren 11n, Aleksey Ovchini errusiarrarekin batera, Nazioarte Espazio Estazioaren 57/58 espedizioko protagonista izan zen. Bi astronautak espaziora bidali zituzten soyuz MS-10 ontzian, baina espedizioak huts egin zuen. Espazio-ontzia aireratu eta minutu gutxira, matxura bat izan zuen, eta larrialdiko lur-hartzea egin behar izan zuten. Bigarren saiakera, aldiz, ondo atera zen. 2019ko martxoaren 14an iritsi zen Nick Hague Nazioarte Espazio Estaziora. Aleksey Ovchini eta Christina Kochekin batera, arrakastaz burutu zuten 58/59 espedizioa. Nick Hague izan zen hegaldiko ingeniaria.
Bizitzako lehen esperientzia du; lehen aldiz zapaldu du espazioa.