Espazio-ontzi distiratsua eraikitzen ari gara CDak berrerabiliz

2.000 CD inguru lotuko ditugu sare baten bidez, eta ikastolako fatxada nagusian eskegiko dugu espazio-ontzia.

Ikasle ohi talde bat eta zenbait irakasle burubelarri ari gara lanean gure etxearen aurrealdea atonduko duen espazio-ontzia eraikitzeko. 2.000 CD inguru lotuko ditugu sare baten bidez, eta uneoro diz-diz egingo duen espazio-ontzia eskegiko dugu ikastolako fatxadan. Gainera, maila guztietako ikasleok mezuz josiko ditugu CDak, gure jakin-min eta desio guztiak espaziora hel daitezen!