Logoa, gure espedizioaren irudia

Espedizio guztiek izan ohi dute bereizgarri bat; gure kasuan, logotipo bat sortu dugu, gure espedizioa ordezkatzen duen irudia.

 

Ikastolan artista nahikoa dugunez, lehiaketatxo bat antolatu dugu gure proiektuaren irudia definitzeko. DBH eta batxilergoko ikasleek askotariko ideiak aurkeztu dituzte, eta horietatik guztietatik bi ideia hauek izan dira hautatuak: alde batetik, Uxue Azkarate, Ane Bretaña eta Aimar Zalakainen erronbo forma eta espazio-ontzia. Bestetik, Lexeia Rocher eta Ibai Etxaberen Lurra eta behatzailea.

Ideia horiek koktel-ontzi batean sartu, eta Dani Caxete artista aerografiko galiziarraren esku utzi ditugu. Berak eman dio forma gure espedizioaren irudiari. Caxete prestigio handiko pertsona da astro-argazkilaritza arloan, eta NASAk ere behin baino gehiagotan aitortu ditu Caxeteren aerografia-lanak, ikusgarriak baitira.

Logoaren mezua honakoa da: benetan gerta liteke! Ametsa zirudiena errealitate bihurtzera goaz! It really could happen!