Herri Urratsen aurtengo leloak indibidualismoaren aurrean elkarlanaren eta komunitatearen balioa azpimarratzen du, eta horren sinboloa da erle beltza, logotipoaren protagonista nagusia.
Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: musika, dantza, haur eta gazteentzako tailerrak, herri kirolak eta bertsolaritza saioak. Kontzertuen artean, besteak beste, Dupla, Olatz Salvador, Ezpalak eta Süne taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen egitaraua.
Bergaratik autobusez joateko aukera izango da, eta honako informazioa kontuan hartu behar da:
- Irteera: goizeko 9:00etan Bergarako autobus-geltokitik.
- Txartelak: Jardun euskara elkartean eros daitezke (bazkideentzat 10 euro, gainontzekoentzat 12 euro).
Taldea osatuz gero, autobusa aterako da, beraz, animatu eta izena eman lehenbailehen!
Herri Urrats ekimenaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago: 👉 www.herriurrats.eus
Euskara, elkartasuna eta festa uztartzen dituen egun zoragarri baten atarian gaude. Anima zaitezte parte hartzera!