Maiatzaren 25ean ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaia, Ibilaldia, eta aurtengoan Galdakao izango da ospakizunaren gune nagusia. "Magaletik herrire, euskera erdire!" lelopean, Eguzkibegi Ikastolak hartuko du 47. edizioaren antolakuntza.
Ate-joka dugu Euskaraldia, eta Ikastolako kideok motorrak berotzen hasiak gara. Bai Ikastolan eta baita kalean ere, bergararrak euskaraz aritzeko xaxatze-lana egiten dihardugu.
Maiatzaren 11n, igandea, ospatuko da Herri Urrats Senpereko aintziraren inguruan. Aurtengo edizioaren leloa "Elgarrekin" da, eta helburu nagusia Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko elkarlana eta babesa sustatzea da.
Herriko hainbat eragilerekin batera, belaunaldien arteko eguna ospatu dugu LH 5-6 eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin. Hartu-eman ederra sortu dugu, eta baita gaur egun galtzear dauden hainbat joko ikasi ere.
Aranzadiko komunitateak elkarlanean sortu duen bideo hau eskaini nahi diegu Katxiporretako kideei urte hauetan guztietan egin duten lana aitortu eta eskertzeko, “Maite zaitut” ozen bat eskainiz.
Naziogintza ikuspegitik antolatutako egitasmoa da, eta aurtengoan gazte-topaketa formatuan ospatu da. Elkartruke aberasgarria izan da, euskararen eta aisialdiaren inguruan eraikia.
'Musikariak ikastetxean' programaren baitan, DBHko 4. mailako ikasleek musikari arrasatearraren ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute. Solasaldi musikatua izan da, eta euskal musikan emakume feminista batek (izan) dituen erronkak bistaratu ditu.
Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera-programaren parte da. Ikasturte honetakoa bosgarren edizioa izango dugu; azaroan abiatu zen Labarkako (Araba) Assa Ikastolan, eta Euskal Herriaren luze-zabaleko 29 ikastolak hartu dugu parte.
Ikastolako ikasleek protagonismo handia izan dute Bergarako Gaztetxef sukaldaritza-lehiaketan. Esperientzia ederra izan da, eta sariak etxera ekartzea ere lortu dute. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu.
Orain arte Ikastolak seme-alabak Aranzadin matrikulatzeko aukera eman dio herriko familia orori, ekonomia-ekarpena ez da traba izan. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera modu antolatuan egingo du, ekonomia-autokudeaketan oinarrituta.
Bedoñako (Arrasate) Errastiko okindegi eta eskolarekin dugun harremanaren baitan, bertako kide Naiara izan da gurean, HH 3ko haurrekin ogia egiteko prozesua praktikan jartzen. Txikiak poz-pozik joan dira etxera beraiek egindako ogi-opilarekin.
Ikastolen Elkarteak euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu du Sortzen Elkartearekin batera, hainbat ikasleren idazketa-prozesua errazteko eta inklusibitatea sustatzeko. Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartu dute proiektuan.