Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Herri Urrats 2025: "Elgarrekin" euskararen alde!

Maiatzaren 11n, igandea, ospatuko da Herri Urrats Senpereko aintziraren inguruan. Aurtengo edizioaren leloa "Elgarrekin" da, eta helburu nagusia Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko elkarlana eta babesa sustatzea da.

Herri Urratsen aurtengo leloak indibidualismoaren aurrean elkarlanaren eta komunitatearen balioa azpimarratzen du, eta horren sinboloa da erle beltza, logotipoaren protagonista nagusia. 

Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: musika, dantza, haur eta gazteentzako tailerrak, herri kirolak eta bertsolaritza saioak. Kontzertuen artean, besteak beste, Dupla, Olatz Salvador, Ezpalak eta Süne taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen egitaraua.

Bergaratik autobusez joateko aukera izango da, eta honako informazioa kontuan hartu behar da: 

  • Irteera: goizeko 9:00etan Bergarako autobus-geltokitik.
  • Txartelak: Jardun euskara elkartean eros daitezke (bazkideentzat 10 euro, gainontzekoentzat 12 euro). 

Taldea osatuz gero, autobusa aterako da, beraz, animatu eta izena eman lehenbailehen! 

Herri Urrats ekimenaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago: 👉 www.herriurrats.eus  

Euskara, elkartasuna eta festa uztartzen dituen egun zoragarri baten atarian gaude. Anima zaitezte parte hartzera! 

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.

Orokorra

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Orokorra

Esperientziak, kezkak, egiteko moduak eta beste partekatzeko foroa izango da, saio praktikoa eta gurasoen beharretatik abiatutakoa, haurren heziketari talde-begirada eta -babesa eskaintzeko asmoz.