Skip to main content
Orokorra

Urriaren 17an, Manu Arregi Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa omendu genuen Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu ginen, Manuren oroimena bizirik mantentzeko eta hark astronomiarekiko zuen zaletasuna gogora ekartzeko.

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu.

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Agenda

Kilometroetako lekukoaren iritsiera
Munibe plaza

11:15
Lazkaon jaso genuen 2027ko Gipuzkoako Ikastolen jaia antolatzeko lekukoa, eta urriaren 21ean iritsiko da Bergarara. Ongi etorria emateko, ekitaldi xume baina ederra egingo dugu.


Ikastolako ikasleak, familiak eta herritar oro dago gonbidatuta. Munibe plazan elkartuko gara, eta lekukoa Ikastolara bidean jarriko dugu musikaren laguntzaz. 

Bergarako II. Orientazio Proba
Bergara

Aranzadi Ikastolak herri-kultura, taldekidetasuna, kirola eta euskara bultzatzeko antolatutako herri-ekimena, Pol-Pol Mendi Elkartearen laguntzaz.

10:00
Helduak

10:30
Gaztetxoak

11:00
Haurrak

Auzolana
Aranzadi Ikastola

9:00 - 13:00
Ikastolako instalazioak eta kanpo-espazioak auzolanean atontzen ditugu ikasturtean hiru aldiz: iraila hasieran profesional-taldeak egiten du auzolana, eta ikasturtean zehar Guraso


Kontseiluak adosten ditu beste bi hitzordu, HH 4, LH 1, DBH 1 eta Batxi 1eko gurasoek parte har dezaten. Komunitateko kide oro izango da ongi-etorria, horixe baita Ikastolaren filosofia!