Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ibilaldia 2025: Magaletik herrire, euskera erdire!

Maiatzaren 25ean ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaia, Ibilaldia, eta aurtengoan Galdakao izango da ospakizunaren gune nagusia. "Magaletik herrire, euskera erdire!" lelopean, Eguzkibegi Ikastolak hartuko du 47. edizioaren antolakuntza.

Euskararen aldeko festa erraldoia izango da beste behin ere, eta Aranzadi Ikastolatik gonbidapen beroa luzatzen dizuegu familia, lagun eta ikasle guztiei egun paregabeaz gozatzera. Gune desberdinetan kultur ekitaldiak, musika, tailerrak eta euskal giroa izango dira protagonista, beti bezala, ikastolen proiektuari babesa eta indarra emateko helburuarekin. 

Aurten ere egitarau paregabea izango dugu: Akerbeltz erromeria, Kai Nakai, DJ Bull, Motx Pailazoa, Go!azen, Herri Kirolak, Taupadak dantza eskola... Hemen egitaraua.

Ibilaldiaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago: 👉 ibilaldia.eus

Euskara, elkarlana eta festa uztartzen dituen eguna izango da, eta guztion artean, euskara erdigunean jartzen jarraituko dugu. Anima zaitezte, eta parte hartu Ibilaldian! 

Orokorra

Ikas-etapa guztietako profesionalez osatutako Hezkuntza Taldeak lideratuko du bidea, egun ditugun hutsuneak identifikatu eta horiei buelta emateko bide-orria diseinatuz.

HH

Gurasoek seme-alabak hezteko bidean dituzten interes eta zalantzak elkarbanatzea, familiaren eta Ikastolaren artean hezkuntza ulertzeko modua partekatzea eta familien foroa sortzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

DBH

Gizarteko eskoletan Erdi Aroa lantzearekin bat, Iruñeko eta Nafarroako Erresumak izan ditugu aztergai DBH 2ko ikasleekin. Gaia borobiltzeko, Amaiurko museoa, gaztelua eta errota bisitatu ditugu.

Orokorra

Ekimenak euskara, euskal kultura eta nazio-ikuspegia lantzea izan du helburu. Pozik gaude lehiaketak izan duen harrerarekin, izan ere, haur, gazte eta heldu ugarik hartu du parte, eta kalitate handiko lanak sortu dituzte.