Skip to main content

Onki programa, Ikastolen Tutoretza Marko berrian oinarritutako plan integrala

Ikastolon Hezkuntza Marko berrira egokitutako egitasmoa jarriko dugu abian datorren ikasturtean DBHn, ikasleei bizitza bete eta orekatu baterako tresnak emateko.

ONKI programa

 

Gizarte aldakorrean eta konplexuan bizi gara, eta horrek erronka berriak dakartza hezkuntzaren alorrean. Ikasleen ongizateak, garapen pertsonalak eta gizarteratzeak gero eta arreta handiagoa eskatzen dute. Testuinguru horretan sortu du Ikastolen Elkarteak Onki programa, Ikastolen Tutoretza Marko berrian oinarritutako lanketa, hezkuntza oso eta koherente baten parte gisa. Paradigma aldaketa bat ekarriko du tutoretzan.

Ikasleen garapen integrala bermatzeko beharra hezkuntza-sistemaren erronka nagusietako bat da gaur egun. Eskola-ingurunea ez da jada soilik jakintza akademikoaren transmisiorako espazioa; pertsonen hazkuntza eta ongizaterako gune ere bada. Zentzu horretan, tutoretza funtsezko unea da. Eredu horren garapena ez da modu espontaneoan ematen; bide eta tresna egituratuen beharra du. Horregatik, Onki programak, hau da, Ikastolon Tutoretza Plan Integralak, Ikastolon Hezkuntza Marko Orokor berriak definitu duen Pertsona Eredua izango du oinarri. Hala, modu sistematikoan landuko du ikasleen autoezagutza pertsonala, emozionala, soziala eta ekologikoa (jasangarritasuna), baita ikaskuntza-prozesu arrakastatsua ere (pentsamendu kritikoa eta sortzailea), ikaslea betetasunez erdigunean jarrita. 

Azken urteetan hezkuntza-eragile askok ohartarazi du tutoretzaren arloan ikuspegi integratua eta partekatua garatzeko beharra. Onki programak erantzun egiten die bai ikasleek dituzten egoera berriei (buru-osasuna, elkarbizitza, autoestimua, hiperprodukzioa...), bai irakasle eta familien laguntza-beharrei ere (365 graduko ikuspegia du). Horrez gain, ikuspegi profesional eta egituratu bat eskaintzen du, eguneroko praktikarekin konektatua, eta ikastolen hezkuntza-proiektuaren berezko printzipioekin bat datorrena.

Horregatik guztiagatik, Aranzadi Ikastolak erabaki du 2025-26 ikasturtean programa DBHn aplikatzen hastea, eta Lehen Hezkuntzarako materiala sortua dagoenean (hurrengo ikasturterako aurreikusten da), LHn ere inplementatzea. Uneotan profesional-taldea materiala ezagutu eta gure Ikastolaren errelitatera egokitzen ari da. Prozesu hori prestakuntza sendoarekin uztartuko da, eta ikasturte hasierako bileretan programaren nondik norakoak xehetasunez azaltzeko moduan egongo da.

Irakurri elkarrizketa Berria egunkarian

Irakurri txostena

Eli Altolagirrek koordinatu du ONKI programa. Besteak beste, Ageda Laraudogoitia izan du alboan lan handi hori egiteko. Tutoretzaren, ONKI programaren, haren berritasunen, inplementazioaren, eta beste hainbat gairen inguruan hitz egin dugu beraiekin.

DBH

Euskal Herrian bizi ditugun hizkuntza-errealitateak eta lurraldeak ezagutzeko asmoz, DBHko 1. mailako ikasleek harremana eraiki dute Arabar Errioxako gazteekin. Aurrez gutun bidez elkar ezagutu eta gero, besoak zabalik jaso…

LH | DBH

Aranzadi Ikastolak sentsibilizazio ekintzak antolatu ditu Odol-emaileen Nazioarteko Egunaren harira.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 11 baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

BATXI

Batxilergoa eta Ikastolako ibilidea amaitu berri dute 2024-25 promozioko ikasleek. Plazera izan da zuek guztiak Aranzadiren parte izatea.