Skip to main content

Haur Ikastolako ate irekien jardunaldia egin dugu

2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa izan da, Ikastola bera gehiago ezagutu eta talde-giroa indartzeko hitzordua.

Arratsalde-pasa ederra egin dugu Bergarako hainbat familiak Haur Ikastolan. Seminarioko patioan elkartu gara, eta merienda ederraz gozatu eta giro goxoan elkar ezagutzeko beta izan dugu. Aukera polita izan da Ikastola barrutik ezagutu eta adin bereko haurren gurasoen artean harremanak sortzeko.

Ederra da familiak Haur Ikastolan elkartzea! 💛

Ikastolaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 769 071 zenbakira.

Ezagutu Aranzadi Ikastola! 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Orokorra

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.

Orokorra

Langile guztien lan-baldintzen homologazioa eta soldaten parekatzea daude jokoan, eta ikasleen ongizatea lehen lerroan: ratioak txikitzea, baliabide gehigarriak...

Orokorra

Euskarak bizi eta arnasa har dezan, komunitateak elkarrekin egitea ezinbestekoa da. Udazken honetan, beste behin, bi ekimen eder jarri dira martxan: Nafarroa euskalduntzeko Errigora kanpaina eta Zuberoako Ikastolen aldeko…