Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Amaiurren izan gara, euskaldunon historiaren mugarri garrantzitsua ezagutzen

Gizarteko eskoletan Erdi Aroa lantzearekin bat, Iruñeko eta Nafarroako Erresumak izan ditugu aztergai DBH 2ko ikasleekin. Gaia borobiltzeko, Amaiurko museoa, gaztelua eta errota bisitatu ditugu.

Historiako eskolak testuinguru bikaina dira ikasleekin euskaldunon jatorria eta gure herriaren bilakaera lantzeko. DBHko 2. mailako ikasleek Erdi Aroa izan dute langai lehen hiruhilekoan, eta Iruñeko eta Nafarroako Erresumen izaera eta bilakaera izan dira mintzagai nagusiak. 

Besteak beste, sakon aztertu dituzte 778. urteko Orreagako gudua –Baskoek Karlomagnoren gidaritzapean zeuden Frankoak garaitu zituztenekoa– eta 1522ko Amaiurko gudua –Nafarroako Erresumaren desagerpenerako mugarria–. Eta azken horri tiraka, Amaiurrera irteera egin dute lehenbizikoz, Aranzadiko ikasleak Ikastolaren eskutik Amaiur moduko leku sinboliko bat bisitatzeak duen garrantziaz jabetuta

Irteerak bi ekintza nagusi izan ditu: alde batetik, museoa ezagutu eta gazteluaren bisita gidatua egin dute. Bestetik, herriko sarreran dagoen XVIII. mendeko errotan izan dira, taloak egin eta dastatzen.

 

Ikusi irteerako argazki-bilduma

 

Argazkia2025_12_11Amaiur
Argazkia2025_12_11Amaiur
Orokorra

Ikas-etapa guztietako profesionalez osatutako Hezkuntza Taldeak lideratuko du bidea, egun ditugun hutsuneak identifikatu eta horiei buelta emateko bide-orria diseinatuz.

HH

Gurasoek seme-alabak hezteko bidean dituzten interes eta zalantzak elkarbanatzea, familiaren eta Ikastolaren artean hezkuntza ulertzeko modua partekatzea eta familien foroa sortzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Orokorra

Ekimenak euskara, euskal kultura eta nazio-ikuspegia lantzea izan du helburu. Pozik gaude lehiaketak izan duen harrerarekin, izan ere, haur, gazte eta heldu ugarik hartu du parte, eta kalitate handiko lanak sortu dituzte.

BATXI

Urtero legez, lehen hiruhilekoko azterketak bukatu bezain laster, irteera egin dugu batxilergoko ikasleekin. Lurraldetasunari keinu eginaz, Lapurdiko hiriburua bisitatu dugu eta, besteak beste, euskaraz idatzitako lehen…