Skip to main content

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta katxiporreta osatzen duen komunitate zabalak Euskal Herriari eta Ikastolen mugimenduari egindako ekarpena sekulakoa izan da: maitasunetik, irriaren bidez eta balioak landuz, gure gizartea eraikitzen lagundu dute. Hain justu, lan handia egin dute jendartearen eraldaketa bultzatu eta Ikastolak bete-betean babesten dituen balioak sustatzeko.

Maiatzaren 3an herri-omenaldi kolosala jasoko dute BECen, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu omenaldi horretan parte hartuz. Mila esker bihotzez urte luze hauetan eskaini diguzuen guztiagatik! 

Herri-omenaldiko informazioa eta sarrerak ondorengo web-orrian: 

www.nikeremaitezaitut.eus

 

 πŸ’œπŸ’šπŸ’›

#NikEreMaiteZaitut

#Maite Zaitut 

Orokorra

Udazken honetan ere, euskararen alde egiteko bi aukera eder ditugu eskura: Errigoraren eta Zuberoako ikastolen aldeko Ikaskoliren saski solidarioak. Bi ekimenek euskararen transmisioa, tokiko ekoizpena eta herrigintza…

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…