Skip to main content
Eskola_Kirola_Herri_Ituna

Itun honen bidez, sinatzaileok konpromisoa hartu dugu jarduera fisiko eta kirol hezigarri, osasungarri eta berdinzale bat garatzeko, haurren interes gorena erdigunean jarriz. Bergaran azken urteetan garatu den Multikirol eredua indartzen jarraitzeko borondatea adierazi dugu. 

Itunak honako puntu nagusiak jasotzen ditu: 

  • Multikirol programaren babesa: 6–12 urte bitarteko haurrek kirol anitz ezagutzeko eta esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera izango dute.
  • Herriko kirol elkarteen inplikazioa: Kirol Eskolatan parte hartzen duten haurrek Multikirolean parte hartzea lehenetsiko da, herri-interes orokorraren alde eginez.
  • Udalaren babes instituzionala: Itunak Bergarako Udalean dauden alderdi guztien babesa du. 

Ituna Bergarako kirol-politikaren oinarri izango da hurrengo lau urteetan, eta urtez urte automatikoki luzatuko da, bestelako akordiorik hartzen ez bada. 

Kirola ez da helburua, baizik eta haurren interes gorena sustatzeko baliabidea. Horregatik, hastapen kirol politika ez da soilik kirol eragileekin eraikiko, baizik eta udaleko beste sail eta herriko bestelako eragileekin elkarlanean gauzatuko da.

Sinatze ekitaldian parte hartu dugu Bergarako Eskola Kirola kontseiluko ordezkariok eta herriko kirol-elkarteek, eta bertan adierazi dugu lanean jarraituko dutela haurren ongizatea eta garapen integrala bermatzeko, kirola baliabide hezigarri gisa ulertuta. 

 

Orokorra

Udazken honetan ere, euskararen alde egiteko bi aukera eder ditugu eskura: Errigoraren eta Zuberoako ikastolen aldeko Ikaskoliren saski solidarioak. Bi ekimenek euskararen transmisioa, tokiko ekoizpena eta herrigintza…

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…