Skip to main content
IkastolaPalestinarekin

Hezkuntza-komunitatearen ardura ere bada palestinarrak pairatzen ari diren sarraskiaz jabetu, egoera kritikotasunez aztertu eta elkartasuna adierazi zein praktikan jartzea. Horregatik, gatazka lehertu zenetik gaur egun arte makina bat aldiz gaia modu askotan landu badugu ere, oraingoan modu intentsiboan egin dugu, etapa guztietan eta antolamendu jakinarekin.

Ekimen hau ez da une bateko keinua izan, baizik eta gure komunitatean gogoeta kritikoa eta elkartasun aktiboa sustatzeko urrats bat gehiago.

Bide batez, ikasle eta langile guztiok Ikastolako patioan elkartu gara ekimen sinboliko batean: argazki bateratua atera dugu Palestinako herriari gure babesa eta elkartasuna adierazteko. Izan ere, Ikastola beti egongo da herri eta hizkuntza zapalduen alboan.

Pedagogia-lanketa:

  • Haur Hezkuntza: Askatasun doinua ipuinaren bidez, Palestinako familien sufrimendua eta haurrek bizi duten errealitatea ezagutu ditugu.
  • Lehen Hezkuntza: Palestinako eta Euskal herriko ikasleen eguneroko bizitza alderatu ditugu, hausnarketa gidatuen bidez.
  • DBH eta batxilergoa: gatazkaren ikuspegi humanitarioa eta politikoa landu ditugu, testuingurua eta eragile nagusiak hobeto ulertzeko. 

 

Ez dadila elkartasuna eten. Gora Palestina! 

Ikusi eguneko irudi-bilduma

 

 

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…