Skip to main content
Irudia
unitate_didaktikoak.png

Aurkeztutako unitateek bi ildo nagusi dituzte. Alde batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak daude, ikasleen adinaren arabera egokituta; bestetik, euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatutakoak, A1etik C1erainoko mailetan antolatuta. Azpimarratzekoa da materialetako bat bereziki egokitua dela entzumen zailtasunak dituzten pertsonek ere erabili ahal izateko, inklusioa ardatz hartuta. 

AEK-k nabarmendu du unitate didaktiko hauek berrikuntzak dakartzatela, betiere helburu argi batzuekin: euskararekiko jarrera positiboa indartzea, hizkuntzaren erabileran eragitea, euskal kultura eta bertako erreferenteak ezagutaraztea eta, jakina, Korrika ikusaraztea. 

Ikastetxeetarako unitateen egileek, Iñaki Zapirain eta Jon Alustizak (Orereta Ikastola), berrikuntza nagusien artean Korrika Txokoa jarduera aipatu dute: ikasleen autonomia eta erritmo propioak errespetatzen dituen proposamena. Halaber, Hurrengora Arte! jarduera ere azpimarratu dute, Korrika amaitu ondoren ikasleek bizitako esperientziak partekatzeko eta lantzeko pentsatua.

Bestalde, AEKren Didaktika Saileko Amaia Lopez de Luzuriagak azaldu du euskaltegietarako hiru material sortu dituztela: Badator 24. Korrika!, 24. Korrikaren ibilbidearen jolasa eta Korrika historian. Azken hori, bereziki, hezkuntza arruntean zailtasunak izan ditzaketen pertsonentzat egokituta dago. 

Aranzadi Ikastolak balioan jarri nahi dugu ekimen hau, hezkuntza-komunitatean euskararen aldeko lanketa aberastu eta Korrikaren balioak ikasleen egunerokotasunera hurbiltzeko aukera ematen duelako. Gainera, hezkuntza-sare osoaren eskura jartzea ekarpen handia da.

Bota begirada bat unitate didaktikoei!

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…

Orokorra

This is the second school year in which we have been receiving pedagogical guidance from Ikastolen Elkartea, and throughout this process we have had the opportunity to visit several educational models. Before visiting Anoeta…

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…