Skip to main content

Aranzadi Ikastolatik ere bertan izango gara. Gure ikasleek antzerki emanaldia eskainiko dute, baina esperientzia hau askoz gehiago da oholtzara igotzea baino: Euskal Herriko beste ikastoletako gazteekin elkar ezagutzeko, harremanak sortzeko eta saretzeko aukera paregabea izango da. 

Piztu Plazak helburu argia du: gazteak ikusle izatetik sortzaile aktibo izatera igarotzea, euskararen eta euskal kulturaren transmisioan protagonismo osoa hartuz. Baina, horrekin batera, ekimenak beste balio handi bat ere badu: ikastolen komunitatea sendotzea. Egun berean, jatorri eta errealitate desberdinetako ikasleak elkartu, elkarrekin sortu eta esperientziak partekatuko dituzte, etorkizuneko sareak ehunduz. 

Aranzadi Ikastola-ko ikasleentzat, beraz, aukera bikaina izango da beste ikastoletako gazteekin topo egiteko: Bernat Etxepare Lizeoa, Azpeitiko Ikastola, Ander Deuna Ikastola edota Arizmendi Ikastola-ko kideekin, besteak beste. Sorkuntzaren bidez, elkarren berri izan, ideiak trukatu eta lotura berriak eraikiko dituzte. 

Ikasturte osoan zehar landutako prozesu baten emaitza da jaialdia: sormen-tailerrak, entseguak eta lan kolektiboa uztartuz, ikasleek beraiek sortu dute oholtzara eramango duten guztia. Horrek are gehiago indartzen du topaketaren balioa, izan ere, gazteak dira proiektuaren benetako eragile eta protagonista. 

Piztu Plaza publiko orokorrari irekia izango da, eta Arrasateko hainbat gune —Biteri plaza, Monterron parkea edota Kulturola— kultur topaleku bihurtuko dira. Hala ere, Aranzaditik nabarmendu nahi dugu jaialdi honen muina ez dela soilik emanaldiak eskaintzea: ikastoletako ikasleen arteko sareak eraikitzea eta komunitatea indartzea da benetako pizgarria

Gure ikasleen lana ikustera animatzen zaituztegu, eta, aldi berean, gazteek sortzen duten euskal kulturaren plaza bizi eta partekatzera. 

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…