Skip to main content
Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Bigarren ikasturtez ari gara Ikastolen Elkarteko pedagogia-aholkularitza jasotzen, eta bide honetan, hainbat ikaskuntza-eredu bisitatzeko aukera izan dugu. Anoeta baino lehen, Orioko Herri Ikastolan eta Oñatiko Txantxiku Ikastolan ere izan gara.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen zaletasuna goraipatzeko.

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu.

Agenda

Auzolana
Aranzadi Ikastola

9:00 - 13:00
Ikastolako instalazioak eta kanpo-espazioak auzolanean atontzen ditugu ikasturtean hiru aldiz: iraila hasieran profesional-taldeak egiten du auzolana, eta ikasturtean zehar Guraso

Kontseiluak adosten ditu beste bi hitzordu, HH 4, LH 1, DBH 1 eta Batxi 1eko gurasoek parte har dezaten. Komunitateko kide oro izango da ongi-etorria, horixe baita Ikastolaren filosofia!

Bagoiaz | Eraldaketaren-teoria osatzeko saio parte-hartzailea
Areto nagusia

18:00
Ikastolaren eraldaketa-prozesua denon artean eztabaidatu eta landu beharra daukagu. Horretarako, bi parte-hartze saio egingo ditugu, eta garrantzitsuak izango dira Aranzadiren norabidea finkatzeko.

Zergatik eraldatu nahi dugu egungo hezkuntza-eredua? Zertarako egin nahi dugu hori? Galdera horien bueltan arituko gara, prozesua komunitateak gidatzea baita helburua. Zatoz!

Kilometroen aurkezpen-ekitaldia
Udal pilotalekua

19:00
2027ko Kilometroak jaia aurkezteko, ekitaldi ederra antolatu dugu Bergarako Udal pilotalekuan. Ikuskizun hunkigarria izango da, adin guztietako herritarrei zuzendua.

Bertan aurkeztuko ditugu jaiaren leloa, logotipoa eta helburuak, eta elkarrekin egingo dugun bidearen lehen mugarria izango da, indarra hartu eta ilusioa pizteko balioko duena.