Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Egin hegan, gazteak!

Batxilergoa eta Ikastolako ibilidea amaitu berri dute 2024-25 promozioko ikasleek. Plazera izan da zuek guztiak Aranzadiren parte izatea.

Argazkia2024_25IkaslePromozioa

 

Bizitza ia osoa Ikastolan igaro ostean, hegan egiteko ordua iritsi zaie batxilergoa amaitu duten ikasleei. Gehienek atzean utzi dituzte azterketak eta Unibertsitatera Sartzeko Proba, eta gutxi batzuk azken txanpan murgilduta daude burubelarri.

Begi bistan dituzue uda luze eta ederra, etorkizun hurbila eta fase berri bat. Gozatu bizitza eta zoriontsu izan! Ikastolan jasotako guztiak zuen barrenean orbain eder bat utzi izana espero dugu. Datorren ikasturteko San Jolgorion epaimahai nahi zaituztegu!

Orokorra

Bidelagun ekimenari esker ezagutu dute elkar. Korrikak Euskal Herria batzen duen moduan, Bidelagun egitasmoak Ikastolako gurasoak biltzen ditu euskararen bueltan.

BATXI

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.