Maitasun mezuak bidali dizkiegu Saharako lagunei
Pandemia dela-eta, Saharako errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren haurrek ez dute aukera izan Euskal Herrira etortzeko.
Pandemiak mundu osoa jarri du hankaz gora, baita herri sahararraren egunerokoa ere. Osasun-larrialdiaren ondorioz, 2020an eta 2021ean Oporrak Bakean programa bertan behera gelditu da. Covid-19ak gogor jo du saharar errefuxiatu kanpalekuetan, eta horretaz gain, 2020eko azaroak 13an su-etena bertan behera gelditu zen; ondorioz, soldadu sahararrak gerran daude. Herri sahararrak gure elkartasunaren beharra izaten jarraitzen du, eta euren lurraldera, Mendebaldeko Saharara itzuli arte euren ondoan izango garela sentiaraziko diegu.
Aranzadiko lagunok Oporrak Bakean ekimenarekin bat egin eta maitasun mezuak bidali dizkiegu: hodeiek ez dute mugarik!