BatxiLAB mintegian izan gara Angiolillo proiektua beste ikastola batzuei aurkezten
Ikastolen Elkarteak Batxilergoko proiektuen inguruko lanketa egiteko sortutako foroa da, eta gure lanaren berri ematera gonbidatu gaituzte.
Ikastolen Elkarteak formaziorako mintegi ugari kudeatzen du, eta horietako bat da BatxiLAB, Batxilergoan proiektu bidezko ikasketa-metodologia bultzatzeko helburua duena. Aranzadi Ikastolan iragan ikasturtean gauzatutako Angiolillo vs. Canovas diziplinarteko proiektuaren arrakastaz jabetuta, beste ikastola batzuen aurrean egitasmoa aurkeztera gonbidatu gaituzte. Plazera izan da gure lanaren nondik norakoen berri ematea, horrelako foroetan parte hartzea oso aberasgarria baita. Eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Jaioneri, iazko ikasturte bukaeran erretiroa hartu arren, ilusioz prestatu duelako jendaurreko aurkezpena.
Oraindik ikusi ez baduzue, hemen duzue proiektuaren emaitza: laburmetrai ederra!