Skip to main content

Aranzadi Ikastolak beka-sistema propioa izango du 2025-26 ikasturtetik aurrera

Orain arte Ikastolak seme-alabak Aranzadin matrikulatzeko aukera eman dio herriko familia orori, ekonomia-ekarpena ez da traba izan. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera modu antolatuan egingo du, ekonomia-autokudeaketan oinarrituta.

Irudia
Oreka

Ikastolok gure burua eratu, antolatu eta kudeatzeko gaitasuna dugu, eta hori Ikastolon izaera juridikoak ematen digu, alegia, kooperatibak. Aranzadiren hezkuntza-komunitatea denez ikastola-proiektuaren jabe, berak gobernatzen du bere burua, eta horrek autonomia ematen digu Ikastolaren proiektuarentzat estrategikoak diren hainbat gairen aurrean: pedagogia-proiektuaren diseinua, garapenerako prestakuntza eta materialgintza, estrategia-proiektuetarako inbertsioak...

Familien ekonomia-ekarpena ez da sekula traba izan bergararrek beraien seme-alabak Aranzadi Ikastolan matrikulatzeko. Izan ere, Ikastolen errealitatea Europan zein mundu zabalean indarra hartzen ari den ekonomia sozialaren baitan kokatzen da, hau da, gizarte zibilak leku eta garai jakin batean egoera jakin bati emandako erantzuna da. Horregatik, Aranzadi Ikastolak ateak zabalik izan ditu –eta izango ditu– Euskal Herrirako eta euskaraz egindako hezkuntza-proposamena herritar orori eskaintzeko, ez baitira gauza bera euskarazko irakaskuntza (D eredua) eta hezkuntza euskalduna.

 

ZER LORTU NAHI DUGU BEKA-SISTEMA PROPIOAREKIN?

  1. Familiei baliabideak eskaintzea beraien seme-alaben ikasketa-ibilbideak sortzen dituen ekonomia-gastuei aurre egiteko, jakin badakigu-eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen beka arrunta ez dela nahikoa hainbatentzat.
  2. Salbuespenak arautzea.
  3. Prozedura zehaztea.

 

NOLA EGINGO DUGU?

  • Urteko aurrekontuan sartuko dugu beka-sistema finantzatzeko diru-partida.
  • Bide berriak arakatuko ditugu inbertsioari aurre egiteko.

 

Neurri honekin, Aranzadi Ikastolak sorreratik gaur egun arte eutsi duen izaera publiko-komunitarioa indartu nahi du,eta jendarteko erronka sozialei aurre egin. Horixe baita Aranzadiren xede nagusia: ikasleak eta komunitatea bera ahalduntzea gizarte-eraldaketa bultzatzeko.

 

Uneotan egitasmoa martxan jartzeko lanean ari gara Ikastolako Artezkaritza Kontseilua, Zuzendaritza Taldea eta administrazio-lantaldea. 2025-26 ikasturtearen hasierarako prozedura zehaztuta izatea aurreikusten dugu, momentu horretan bertan eskabideak aktibatu ahal izateko.

 

Orokorra

Udazken honetan ere, euskararen alde egiteko bi aukera eder ditugu eskura: Errigoraren eta Zuberoako ikastolen aldeko Ikaskoliren saski solidarioak. Bi ekimenek euskararen transmisioa, tokiko ekoizpena eta herrigintza…

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…