Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskararen festa Gasteizera itzuliko da!

Datorren igandean ospatuko da Araba Euskaraz 2025, eta aurten Gasteizko hiru gune nagusitan banatuko da jaia: Mendizorrotza, Prado parkea eta Armentia Ikastola.

Azken egunetan eman den kokaleku aldaketa lorezainen grebaren ondorioz egin da, baina jaiaren egitaraua eta espiritua bere horretan mantenduko dira: euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi dugun guztion topagunea izango da. 

Zer topatuko dugu bertan?

Egunean zehar jarduera ugari izango dira hiru guneetan banatuta: musika emanaldiak eta kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jolasguneak, antzerki, bertso eta arte ekitaldiak, herri bazkariak eta elikadura guneak, ibilaldiak eta jarduera osasungarriak... Hemen egitaraua eta bideoklipa.

Araba Euskarazen webgunean aurki dezakezue informazio gehiago: 👉 arabaeuskaraz.eus

Familia, ikasle, irakasle eta langile guztiak animatu nahi zaituztegu elkarrekin egun paregabea bizitzera. Euskararen aldeko jai honetan parte hartzeak, gure hizkuntzarekiko konpromisoa indartzeaz gain, ikastolen arteko elkartasuna eta komunitatearen indarra ere erakusten du.

Bizi euskaraz... Etengabe!

Orokorra

Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko…

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.