Skip to main content

Palestina aske baten alde

Palestinako gatazkaren inguruko kontzientziazio-lanketa egiten ari gara, egoeraz hausnartzeko eta ikasleen artean elkartasuna sustatzeko. Gatazkak eragindako sufrimenduaren aurrean, Palestinako herritarrei gure babesa adierazi nahi diegu. Horretarako, ikasleek hausnarketa-saioak eta sormen-ekintzak egin dituzte, bakearen eta justiziaren aldeko mezua zabaltzeko.

Palestina_6

Atzo, Aranzadi Ikastolako langileok egun osoko lanuztea egin genuen Palestinaren alde, elkartasuna eta bakearen aldeko mezua zabalduz. Gaur, berriz, egun osoan zehar, ikasleok hainbat ekintza eta lanketa partekatu ditugu, gatazkaren inguruan hausnartu eta elkartasun mezua plazaratzeko..

Gaur goizean, DBHko ikasleok, eskuz margotutako kartelekin argazkia egin dugu, bestalde, txikienok koloretako tenperetan eskuak sartuta, Palestinaren bandera margotuz, elkartasun irudi kolektiboa sortu dugu.

Horrez gain, aurreko asteetan Palestinako eta Israelgo gatazkaren inguruko lanketa egin dugu geletan, testuingurua hobeto ulertu eta hausnarketa bultzatzeko.

Lanketaren inguruko informazio gehiago

DBHko ikasleek egindako txapak salgai jarri dira idazkaritzan, euro batean. Orain arte bildutako diru guztia Gernika Palestinarekin plataformara bideratu da, elkartasuna erakusteko modu gisa.

Palestina_3
Palestina_4

Gure haurrak ere badira plataformari atxikimendua

Aranzadi Ikastolak Gure Haurrak Ere Badira plataformak egin duen manifestuarekin bat egin du. Euskal Herriko eskola, Ikastola eta ikastetxe ugarik bezala, gure komunitateak ere bat egiten du bakearen, justiziaren eta haurren eskubideen aldeko aldarriarekin.

Deialdia: urriaren 25ean, Bilbon, 17:30ean

Familia, ikasle eta langile guztiak Bilbora etortzera animatzen zaituztegu, Palestinako herriaren aldeko mobilizazio nagusira. Manifestazioaz gain, egun osoan zehar hainbat ekintza antolatu dira:

  • 12:00etan — Zirika Gunea (Erronda kalea, Alde Zaharra): Palestinaren historiaren inguruko hitzaldia. Borondate bidezko ekarpenak jasoko dira Palestinara bidaltzeko.
  • 12:00etan — Askatasun Doinua ipuin-kontaketa (Bilboko Alde Zaharrean, lekua zehazteko). Ondoren, liburuen salmenta egingo da eta bildutakoa ere Palestinara bideratuko da.
  • Prentsaurrekoa eta kamiseten aurkezpena: Manifestazio amaieran erosteko aukera egongo da: 15 euro helduena, 12 euro umeena. Bildutako diru guztia Palestinara bideratuko da. Kamisetak online eta sindikatuen egoitzetan ere eskuragarri daude.
  • Manifestazio amaieran: Pailazoak, musika eta ikuskizunak Bilboko udaletxe inguruan.

Urriaren 25ean Bilbon ikusiko dugu elkar! 🇵🇸💚

HH

Aste honetan, azaroaren 26an, ospatu ditugu Haur Ikastolako Ate Irekiak Aranzadi Ikastolan. 2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa berezia izan da.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.

Orokorra

Langile guztien lan-baldintzen homologazioa eta soldaten parekatzea daude jokoan, eta ikasleen ongizatea lehen lerroan: ratioak txikitzea, baliabide gehigarriak...

Orokorra

Euskarak bizi eta arnasa har dezan, komunitateak elkarrekin egitea ezinbestekoa da. Udazken honetan, beste behin, bi ekimen eder jarri dira martxan: Nafarroa euskalduntzeko Errigora kanpaina eta Zuberoako Ikastolen aldeko…