Banatu ditugu 'Ikastolak herriari' jaialdirako sarrerak!
Larunbatean, azaroaren 27an, Ikastolak Herriari jaialdia ospatuko dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak: Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak izan ohi dira, baina pandemia dela-eta, ezin izan ditugu nahi bezala ospatu. Hori dela eta, iaz Donostiako Kursaal aretoa bezala, aurten Bilboko Euskalduna Jauregia beteko dugu.
Ikastola bakoitzak sarrera kopuru bat erosi du; Aranzadik 10 eskuratu ditu, eta familia eta langileen artean zozketatu ditu. Bost lagun hauek izan dira zortedunak: Olmar Elejaga, Dorleta Mendibil, Amaia Moreno, Raquel Vicente eta Nerea Gallastegi. Ederki pasa dezazuela!
Jaialdira joan nahi izanez gero, oraindik aukera dago sarrerak erosteko www.euskalduna.eus web-orrian.