Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
Orokorra

Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko aukera izango dute, berezitasuneko azterketan eta, neurri batean, ahozko handian ere.

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

Agenda

Araba Euskaraz
Amurrio

9:00
Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen proiektuak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea ere.


Aurten Amurrioko Arasketa Ikastolak antolatuko du. Info+. arabaeuskaraz.eus Goazen euskaltzale denok Amurriora!

LH 6 | Guraso-bilera: jauzia DBH-ra
Areto nagusia

18:30
LHko 6. mailako ikasleak ikasketa-etapa aldatzeko atarian daude. Hurrengo ikasturtean DBHra egingo dute jauzi, eta aldaketak, urduritasunaz gain, hainbat zalantza sortzen ditu.
 


Ikastolan 0-18 ibilbideari jarraikortasuna emateko asmoz, bilera egingo da guraso guztiekin, DBHko helburu eta funtzionamenduaren berri eman eta behar diren kontuak argitzeko.

Ikastola jaia
Seminarioko patioan

17:30
Ikasturte bukaerako jaialdia Udal pilotalekuan.

19:00
Ikastolako txarangarekin, kalejira herriko kaleetan zehar.

20:30
Afaria.

22:00
Erromeria Emaion! taldearekin.

Kilometroak
Lazkao

Gipuzkoako ikastolen jaia Lazkaon ospatuko da urriaren 4an. Lazkao Ikastolak ikasturte osoa pasa du festaren bueltan, eta egun handia iristear da.
 

Hala, euskaltzaleok ere aukera paregabea dugu egun ederraz gozatzeko. Gainera, Aranzadi Ikastolak hartuko du hurrengo urtean jaia Bergaran antolatzeko lekukoa!