Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.

Orokorra

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

Agenda

Guraso Kontseiluaren ohiko bilera
Gune irekian

18:00
Guraso Kontseiluak ohiko bilera egingo du. Bertan gaitegiko edukiaz hausnartu eta eztabaidatuko da.


Bileran adostutakoaren berri emango dute guraso-ordezkariek, Ikastolako kide oro informatuta egoteko.

DBH 1-2 | Prestakuntza gurasoentzat: hezkidetza
Areto Nagusia

18:00 - 20:00
Bergarako Hezkidetza Mahaiarekin elkarlanean gauzatzen ari garen formazio-prozesuak Ikastola feminista eraikitzen jarraitzea du helburu. Bigarren ikasturtez jarraian, prestakuntzak 360 graduko bisioa du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


Gurasoentzako saioak seme-alaben adinaren antolatu ditugu, eta honakoa DBH 1 eta 2ko familientzat izango da. Ikasleek Emagin elkarteko hezitzaileekin landutako gaiak izango dira oinarri, etxean bide beretik jarduteko.

Herri Urrats
Senpere

10:00
Seaskaren eskutik, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko festa ospatuko da beste urte batez Senpereko (Lapurdi) lakuaren bueltan.


Aurten ere egitarau paregabea izango dugu. Goazen euskaltzale denok Senperera! Info + herriurrats.eus

 

Ibilaldia
Bilbo

10:00
2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, Bilbon ospatuko da maiatzaren 31n, Hiri Kiribili bil! lelopean. 
 


Aurtengoa 48. edizioa izango da eta Kirikiño Ikastola izango da antolatzailea.