Skip to main content
Orokorra

Ideia nahiko zoroa zirudien duela urtebete Ikastolako guraso batzuek proposatutakoak, baina lehenengo edizio honetan herrian piztu dugun giroak eta 370 parte-hartzaileen motibazioak erakutsi dute ekimen ederra sortu dugula.

Orokorra | DBH

Eguraldi-iragarpen ezegonkorrari aurre eginez, milaka euskaltzale batu da Elgoibarren, Gipuzkoako Ikastolen festan. Tartean, Erronkan parte hartu duten DBH 4ko ikasleak.

LH

Aranzadi Ikastolak, herriko beste ikastetxe, kirol-elkarte eta Bergarako Udalarekin batera, Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu du, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.

Agenda

Manifestazio nazionala: 'Gure haurrak ere badira!'
Bilboko Bihotza Sakratutik abiatuta

17:30
Israel Palestinaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren aurrean, 'Gure haurrak ere badira' plataformak mobilizatzera deitu ditu euskal herritar guztiak.


Bilboko kaleak giza ezkubideen aldeko eta sionismoaren aurkako aldarriz beteko dira, eta Aranzadi Ikastolako kideok ere bertan izango gara.

Batxi 1-2 | Prestakuntza gurasoentzat: hezkidetza
Areto nagusia

18:00 - 20:00
Bergarako Hezkidetza Mahaiarekin elkarlanean gauzatzen ari garen formazio-prozesuak Ikastola feminista eraikitzen jarraitzea du helburu. Bigarren ikasturtez jarraian, prestakuntzak 360 graduko bisioa du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


Gurasoentzako saioak seme-alaben adinaren antolatu ditugu, eta honakoa batxilergoko familientzat izango da. Ikasleek Emagin elkarteko hezitzaileekin landutako gaiak izango dira oinarri, etxean bide beretik jarduteko.

DBH 3-4 | Prestakuntza gurasoentzat: hezkidetza
Areto nagusia

18:00 - 20:00
Bergarako Hezkidetza Mahaiarekin elkarlanean gauzatzen ari garen formazio-prozesuak Ikastola feminista eraikitzen jarraitzea du helburu. Bigarren ikasturtez jarraian, prestakuntzak 360 graduko bisioa du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


Gurasoentzako saioak seme-alaben adinaren antolatu ditugu, eta honakoa DBH 3 eta 4ko familientzat izango da. Ikasleek Emagin elkarteko hezitzaileekin landutako gaiak izango dira oinarri, etxean bide beretik jarduteko.

Auzolana
Aranzadi Ikastola

9:00 - 13:00
Ikastolako instalazioak eta kanpo-espazioak auzolanean atontzen ditugu ikasturtean hiru aldiz: iraila hasieran profesional-taldeak egiten du auzolana, eta ikasturtean zehar Guraso

Kontseiluak adosten ditu beste bi hitzordu, HH 4, LH 1, DBH 1 eta Batxi 1eko gurasoek parte har dezaten. Zeregina maila horietako gurasoei esleitu arren, komunitateko kide oro izango da ongi-etorria, horixe baita Ikastolaren filosofia!