Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
DBH

Zortzigarren urtez jarraian, DBHko ikasleek bertako produktuz osatutako saskiak eta gazta zatiak saldu dituzte. Aranzadik hasitako ekimenak eragin positiboa izan du herrian: gaur egun Bergarako Elikadura Mahaiak sustatzen du proiektua.

BATXI

Urtero legez, lehen hiru-hilabeteko azterketak bukatu bezain laster, irteera egin dugu Batxilergoko ikasleekin. Hala ere, aurtengoa desberdina izan da. Euskaldun oso izango diren pertsonak hezi eta lurraldetasuna begi-bistatik galdu gabe, Baiona ezagutzeko pasa genuen udazkeneko asteazken eguzkitsua.

Agenda

DBH 1 eta 4 | Prestakuntza gurasoentzat: buru-osasuna
Areto nagusia

18:00 - 19:30
DBH 1 eta 4. mailako ikasleek buru-osasunaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Bergarako Prebentzio Mahaian herriko hainbat hezkuntza-eragilek adostutakoa jarraituz. 


Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea. Azken urteetan gaiak hartu duen garrantziaz jabeturik, hitzordu garrantzitsua izango da.

LH 4-5 | Prestakuntza gurasoentzat: heziketa emozionala eta teknologia
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 4 eta 5eko ikasleek heziketa emozionalaren eta teknologiaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

LH 6 | Prestakuntza gurasoentzat: aldaketarako prestatzen
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 6ko ikasleek, Sasoia elkarteko profesionalen laguntzaz, adostasun soziala eta talde-presioa landu dute, beti ere kontsumoen hasierarekin lotuta. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

Batzar Orokorra
Areto nagusia

18:00
Artezkaritza Kontseiluak urteko Batzar Orokorrera deitu ditu kooperatibako bazkide diren guraso eta profesional guztiak. Pasa den urteko pedagogia- eta ekonomia-memoria aurkeztu


eta urte berrirako egitasmoa eta aurrekontua onartuko dira. Ikastolaren erabaki-organo gorena da, informazioa eta erabakia herritarron esku egon daitezen.