Skip to main content
Okinak_2025_HH3

HH eta LH 1-2ko haurrek asteazkenetako hamarretakoan jaten dute osoko ogi ekologikoa, Arrasateko Bedoña auzoan mimo handiz, lehengai ekologikoekin eta ore-amarekin egina. Errigora ekimenetik eskuratzen dugun Nafarroako oliba-olio birjina estra ere eskura izaten dute, ogia busti nahi izanez gero.

 

Hamarretakoaren dinamika inklusiboak ez du soilik haurren aukera-berdintasunean eta elikaduran eragin nahi, hori baino gehiago jasotzen du proiektuak. Hezkuntza-dinamikaren baitan kokatzen dugu, eta ikaste-momentu garrantzitsua da haurrentzat, ardurak eta autonomia lantzen baitituzte.

 

Horrez gain, pedagogia egin nahi dugu lehen lehen sektorearekin eta lehengaien jatorri eta nolakotasunarekin. Horregatik, 4 eta 5 urteko haurrek Errastiko baserria bisitatu zuten udazkenean, eta 3 urtekoek bertako kide Naiararen bisita jaso dute orain. Goiz ederra pasa dugu: txikiek asko gozatu beraien ogi-opilak egiten, eta Ikastolako sukaldeko labean egin ondoren, pozik eraman dituzte etxera, beraiek egindakoa gurasoei harrotasunez erakutsiz.

Hain justu, aipatu beharra dago Errastiko eskolak Landaola saria irabazi berri duela okindegiaz harago martxan jarri duen pedagogia-proiektuarekin. Bide horretan, Aranzadik ere harrotasunez jaso du berria, lankidetza hau garrantzitsua baita bi eragileontzat.

Mila esker Naiara eta Xabi astero-astero dastatzen dugun ogia maitasun handiz egiteagatik eta Ikastolako haurrekin duzuen begirada eta esku-zabaltasunagatik!

Argazki-bilduma 

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…