Skip to main content
Ines Osinaga

 

Ez da kontzertu bat izan. Ez da hori ez Musikariak ikastetxean programaren helburua, ezta Ines Osinagarena ere. Besteak beste, egitasmoak euskal kulturgintzaren eta musikagintzaren sustapena du oinarri, musikariak eta ikasleak aurrez aurre elkartuz.

DBHko 4. mailako ikasleek hasierako unetik sumatu dute Ines Osinaga ez dela "ohiko" musikari bat. Gutxi batzuek onartu dute Gose taldea ezagutu izana, eta gaur gaurkoz, Osinaga ez da beraientzako erreferente bat. Halere, ikasle askok bizkor eraiki dute musikariaren kontakizunaren eta beraiek nerabezaroan bizitzen ari direnaren arteko zubia.

80-90eko hamarkadan punk eta oi! doinuak nagusi ziren Arrasaten hazi zen Osinaga, eta 15-16 urterekin ohartu zen berak egin nahi zuen musikak ez zuela lekurik hor. Trikitiaren bueltan eraikitako euskal kulturaren iruditik ere urruti kokatzen zen: "Nerabezaroan trikitiaren zirkuituak ez ninduen asetzen, ez zidan lekurik eskaintzen". Hala, Arrasateko gaztetxean RIP taldearen Enamorado de la muerte abestia bertsionatzeko ausardia izan zuen Santamas egun batean, ordura arteko eskema guztiak apurtuz. Une hori mugarri bat izan zen bere ibilbidean.

Orduz geroztik mila mugarri bizi, mila borroka egin eta mila eszenatoki zapaldu ditu. Beti ere emakume musikari eta feminista baten lekutik. Momentu batean bizitza bera eta Goseko Ines izatea bateragarriak ez zirela-eta, bizitzaren aldeko apustua egin zuen, eta egun bestelako ekimenetan dihardu, musikaren bueltan dantzan.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.