Skip to main content

Maiatzaren 15ean hasiko den Euskaraldirako sustapen-lana egiteko eta Bergarako herrigunean euskararen presentzia areagotzeko, berba-jokoa izeneko kale-ekintza antolatu dugu. Herriko beste eragile batzuekin batera elkarreragina sortu nahi izan dugu, Ikastola ez ezik, kalea astintzeko.

Baina hau hasiera besterik ez da! Gogorarazi nahi dizuegu Bergarako Euskaraldiko hasiera ekitaldia maiatzaren 15ean izango dela, 19:00etan, San Martin Agirre plazan. Hauxe izango da egitaraua

  • Erraldoiak
  • Ahobizi eta Belarripresten jaitsiera
  • Txapa-janzte bateratua
  • Euskaraldiko abestia eta koreorafia
  • Gorka Zabaletaren kontzertua

Elkar mugituz egingo dugu! 

Berba-jokoko argazkiak

Euskaraldia 2025 | Aranzadi
Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…