Skip to main content

Erronkaren helburu nagusiak honakoak izan dira: denon artean proiektu bat aurrera eramatea, gorputz adierazpena lantzea eta, batez ere, ondo pasatzea! Lan horren emaitza bideo batean bildu dute, eta finalistak gelditu ostean, zuen laguntzari esker, irabazleak izan gara!

Lehiaketaren funtzionamendua oso erraza izan da: epaimahai batek jasotako bideo guztien artean 10 onenak aukeratu ditu eta Makusi plataforman zintzilikatu ditu. Ostean, bozketa fasea ireki eta publikoak gustukoen duen bideoa aukeratu du, gurea izanik bozka gehien lortu duen bideoa.

Gure ikasleek egindako lan zoragarria ikusgai duzue! Eskerrik asko parte hartu duten ikasle eta irakasleei, eta eskerrak ere, bozketan lagundu gaituzuen guztioi. 

Era berean, Makusi plataforma ere eskertu nahi dugu, antolatutako ekimen dibertigarri honengatik. Irrikitan gaude zuek gurean ikusteko!

Orokorra

This is the second school year in which we have been receiving pedagogical guidance from Ikastolen Elkartea, and throughout this process we have had the opportunity to visit several educational models. Before visiting Anoeta…

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…