Skip to main content

Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea da Berener, irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra, eta trantsizio ekosoziala bideratzea eta energia-burujabetzaren bidean urratsak ematea dira bere helburu behinenak. Lehenengo proiektu gisa autokontsumo partekaturako egitasmoa jarri du martxan, eta etorkizunean trantsizio ekosoziala bultzatzeko bestelako proiektuak lantzea du helburu.

Lehen proiektuari dagokionez, Berener kooperatibak Bergarako bi teilatutan (Osintxuko etxebizitza pribatu batean eta San Martin Eskolan) eguzki-plakak instalatuko ditu laster, eta bertan sortzen den energia inguruko herritar eta kolektiboek erabiltzeko aukera izango dugu, beti ere behar diren baldintza betez gero.

Kooperatibako bazkide izateak trantsizio ekosoziala babestea dakar, eta arrazoi horregatik Aranzadi Ikastola hasiera-hasieratik izan da Benererreko bazkide. Bide horretan, autokontsumo partekaturako proiektu honen atarian, Ikastolako familiak animatu nahi ditu bazkide egitera, ez soilik instalatuko diren eguzki-plakek sortutako energiaren onuradun izateko, baizik eta Berenerren helburu nagusiak sustatzen laguntzeko.

Nola egin Berenerreko bazkide?

Kooperatibako bazkide-erabiltzaile izateko ondorengo ekarpena egin beharra dago:

  • Bazkide egiteko, pertsona fisikoek 100 euroko kapital-ekarpena, eta juridikoek 200 euroko ekarpena.
  • Urtero 20 euroko kuota, kooperatibaren gastu arruntei aurre egiteko.

 

Nola izan instalazioen onuradun?

  • Kooperatibako bazkide izan behar da.
  • Eskuratutako energia bakoitzeko, 100 euroko ekarpen bakarra.
  • Urtero 25 euroko mantenu-kuota (asegurua, mantenua...).
  • Aurrezkia izango dugu fakturan.
  • Zure paketetik kontsumitzen ez dugun energia sare elektrikora joango da, eta zure merkaturatzaileak konpentsazio bat ordainduko dizu.

 

Irakurri azalpen-dokumentua

 

Esan bezala, Aranzadi Ikastolak hasiera-hasieratik babestu du egitasmoa. Hala, Ikastolako familia guztiak animatzen zditugu trantsizio energetiko jasangarri eta justu baten alde egitera!

 

Zergatik izan Berenerreko bazkide?

  • Tokiko energia garbia: Bergaran sortutako energia berriztagarriaren erabilera zuzena.
  • Energia burujabetza: enpresa handien mendekotasuna gutxitzea eta autonomia energetiko handiagoa izatea.
  • Ingurumenaren babesa: klima-aldaketaren aurka ekintza zuzena.
  • Parte-hartze aktiboa: erabakiak hartzen dituzten komunitateko kide izatea.
  • Aurrezpen ekonomikoa: faktura elektrikoa murriztea autokontsumo partekatuari esker.

 

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.berener.eus

 

Orokorra

This is the second school year in which we have been receiving pedagogical guidance from Ikastolen Elkartea, and throughout this process we have had the opportunity to visit several educational models. Before visiting Anoeta…

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…