Skip to main content

Historiako eskolak testuinguru bikaina dira ikasleekin euskaldunon jatorria eta gure herriaren bilakaera lantzeko. DBHko 2. mailako ikasleek Erdi Aroa izan dute langai lehen hiruhilekoan, eta Iruñeko eta Nafarroako Erresumen izaera eta bilakaera izan dira mintzagai nagusiak. 

Besteak beste, sakon aztertu dituzte 778. urteko Orreagako gudua –Baskoek Karlomagnoren gidaritzapean zeuden Frankoak garaitu zituztenekoa– eta 1522ko Amaiurko gudua –Nafarroako Erresumaren desagerpenerako mugarria–. Eta azken horri tiraka, Amaiurrera irteera egin dute lehenbizikoz, Aranzadiko ikasleak Ikastolaren eskutik Amaiur moduko leku sinboliko bat bisitatzeak duen garrantziaz jabetuta. 

Irteerak bi ekintza nagusi izan ditu: alde batetik, museoa ezagutu eta gazteluaren bisita gidatua egin dute. Bestetik, herriko sarreran dagoen XVIII. mendeko errotan izan dira, taloak egin eta dastatzen.

 

Ikusi irteerako argazki-bilduma

 

Argazkia2025_12_11Amaiur
Argazkia2025_12_11Amaiur
Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.