Skip to main content
Argazkia2026Gaztetxef_1

Jardun Euskara Elkarteak antolatu du egitasmoa, Elikaenea, Udala eta Lacorren laguntzarekin. Talde-lanaren eta sormenaren bidez, gazteak sukaldaritzara gerturatzea du helburu. 

Gaztetxoak urduri baina ilusioz beterik aritu dira sukaldaritza-lehiaketan. Ez dute erronka makala izan: ordubeteko epean, Elikaeneak eskainitako produktu ederrekin, epaimahaia goxatzeko platera prestatu behar izan dute: pasta integral platera, gutxienez lau barazkirekin. Oinarrizko osagaiez gain, talde bakoitzak nahi beste espezie eta osagai gehigarri erabiltzeko aukera izan du.

Aurtengo edizioan lau talde aritu dira, guztiak Ikastolako gaztetxoz osatuak: Tripapozik, 4 Iñurritxoak, Euskal Gourmet eta Ratatouille. Lehia estua eta orekatua izan da, eta epaimahaiak azpimarratu du sukaldariek maila handia handia erakutsi dutela. Saria norbaiti eman behar-eta, Anne Otegi, Andoni Etxezarretak eta Marisa Karasatorrek erabaki dute Tripapozik taldearen platera izan dela osatuena honako irizpideak kontuan hartuta: aurkezpena, zaporea, jatorrizko osagaien erabilera eta talde-lana.

Aranzadi Ikastolak garrantzia handia ematen dio herriko ekimenetan parte hartzeari, eta pozez hartu du Jardunek eta Elikaeneak antolatutako proiektu inspiratzailea.

Talde irabazleak 100 euroko saria eta taldekide bakoitzarentzako pizza-bono bana jaso ditu. Bigarren sailkatuak, ordea, 50 euro eta pizza-bono bana. Hirugarren taldeak pizza-bonoak, eta laugarren sailkatuek etxean pizza egiteko osagai sorta bana jaso dute. 

Gaztetxoek lan bikaina egin dute, eta agerian utzi dute sukaldaritza gazteen artean ere praktika daitekeela, pasioz eta gogotsu. Hortaz, bejondeizuela! Zorionak parte hartzaile guztioi, plazera da herrian antolatzen diren dinamiketan parte hartzeko erakutsi duzuen grina.

Segi gozatzen eta herria egiten!

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…